miércoles, 11 de mayo de 2011

BEASAINGOO FESTAAAAK !!! (:

Beasaingo festak, inguratzen ari dira ! ekainaren 3an hasiko dira eta Mariren jeitsierak emango die hasiera festei. Bertan, dantzan aterako gara. Jarraitzeko, beste egun jarrantzitsu bat, kuadrila eguna izango da. Bikain pasatuko dugu ! Bigarren astebukaeran, mozorro eguna izango da ! Honekin, bukatutzat emango ditugu festak.

miércoles, 6 de abril de 2011

AHOZKO ADIERAZPENA !!!!!

Aste honetan eta aurrekoan, ahozko adierazpena egiten ari gara gazteleran. Bikoteka gaude, irratiko emisio bat egiten ari gara. Irratsaio honetan, kirolak, aktualitatea, entrebistak... jarri beharra ditugu.
Iratik,Patxirekin egin zuen astelehenean eta bikain atera zitzaien ! Nereak berriz, Enekorekin egin zuen ostiralean eta, ondo atera zitzaien !

miércoles, 30 de marzo de 2011

TXURI-URDINERA PATINATZERA!!!!!

Otsailean, Donostiara joan ginen Txuri-Urdinean patinatzera eta ondoren Errealaren museoa ikusi genuen.

Gauza guzti hauek egin ondoren libre utzi ziguten eta neska guztiak dendak ikustera joan ginen.

Hemen daukazue patinatzen ari ginen bitartean, Kikek atera zizkigun argazki batzuk.


jueves, 24 de marzo de 2011

Aste santuko oporrak !!!!!

Jada, aste santua hurbiltzen ari zaigu, beraz, oporrak izango ditugu berehala. 3aste besterik ez dira falta, horrenbeste itxaron dugun oporraldi hau irits dadin. Aste santuak baina aste bete lehenago, nahiz eta guk nahi ez izan, zoritxarrez, examiñak edukiko ditugula uste dugu.

Aste santuetan, Nerea, Ollaurira joango da. Errioxan, haro-ren ondoan dagoen herri txiki batera.
Iratik, oraingoz, ez daki nora joango den, baina badaki nonbaitera joango dela.



DONOSTI!!!!!!!!!!!!

Larunbaten, Donostiara joan behar gara dendetan "shopping" egitea. Hondartzan ere ibiliko gara eta eguraldi ona egiten badu, behar bada, bainu txiki bat ematera animatuko gara.

Bainu txiki hau eman ondoren, bazkaltzera joango gara McDonals-era edo Juantxo tabernara. Bazkaldu ondoren izozki bat jango dugu Boulevard-en erosia. Izozkia jan ondoren berriro ere dendetara inguratuko gara eta bukatzeko trena hartu eta Beasainera itzuliko gara.

Udaberria ! :))) (((:

Dagoeneko, udaberria iritsi da. Eguraldi ona, nabarmen da pasaden aste honetan. Zuhaitzak loreztatzen hasiak dira.
Udaberrian, Kikek, irteera asko egingo genituela baieztatu zigun. Adibidez: Akanpada bat mendian egitea, mendi ibilera egitea, binaka edo irunaka brujula batekin (altxorra bilatzearen antzeko bat) ... Espero dugu, esandako guztia betetzea !!





jueves, 17 de marzo de 2011

ESKOLAKO BIDAIAK ;))))(((;

Urte honetan, eskolarekin bidaien bat egitea gustatuko litzaiguke. Hasiera batean, eskiatzera joan behar ginela esan ziguten. Baina azkeneko momentuan, ezezkoa esan ziguten. Beraz, espero dugu, kurtso bukaeran, 3 eguneko bidai bat egitea. Median akanpada egitea, ez zen batere gaizki egongo. Kikeri proposatu diogu, eta ez du ezezkorik esan. Beraz, esperantza hori badugu.